Martxoaren 19an Barrikotea!

Datorren martxoaren 19an barrikotea egingo dugu Añorgan. Aste honetan jarriko da izen emateko zerrenda-orria Jolas Etxean. Menua, bakailao tortila eta sahieskia parrilan izango da. Gazta eta menbriloa izango dugui postrerako eta noski, nola ez, sagardoa nahi adina. Bazkaria trikitixa artean eman ostean, arratsalde partean Hertzainak taldea bertsionatuko duen bi gazte izango ditugu Jolas Etxean bertan.

Hau guztia 15€ren truke AKKEko bazkideentzat eta 17€ren truke bazkide ez direnentzat.

Plan hoberik?

Barrikotea