| AÑORGA KKE ESKOLARTEKO KIROLAREN ALDE |
|
Aurtengo denboraldian ere, bigarren urtez futbol eskola antolatzeari ekin diogu Añorga K.K.E.n. Arrakasta itzela izaten ari den ekimen hau gaztetxoenei zuzendua dago, kirolarekin eta bere baitan dagoenarekin lehen kontaktua izan dezaten, eta lehen harreman hau ahalik eta atseginena izan dadin. Geure nahi hau ordea, ez da inolaz ere eskolarteko kirolari bizkarra emateko sortua izan. Ikastoletan egiten den kirolari zuzenduriko lana eta ahalegina ezinbestekoa ikusten dugu geure elkartean, eta horren adibide garbiak dira Añorgako Amassorrain ikastolarekin eta Axular lizeoarekin ditugun lankidetza harremanak. Guztiz onuragarriak ikusten ditugu ikastolen baitan sortuak dauden kirol egiturak, eta kirol hau eta geure elkartea edota gainontzekoek eskeintzen dituzten kirol azpiegiturak uztartzea ona dela pentsatzen dugu. Honengatik guztiagatik, haur guztiak animatu nahi ditugu eskolarteko kirolak egitera. |
| < Aurrekoa | Hurrengoa > |
|---|