2010 BAZKIDE BERRITZE KANPAINA ABIAN DA

Beste urte batez elkarteko bazkide karneten berriztapen epea irekiko dugu Añorga K.K.E.n. Urteko kuota eskudirutan ordaintzen duten bazkideek azaroaren 22 eta 29an (bi igande jarraian) izango dute aukera ordainketa egiteko eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 14:00etara Jolas Etxean.

Abenduak 16a izango da azken eguna loteria jasotzeko.

Astean zehar ordaindu nahi dutenek, elkarteko bulegoa zabalik izango dute asteartetik ostirala bitartean 19:00etatik 21:00ak arte. Banketxe bitartez ordaintzen duten bazkideei abenduaren 15ean pasako diegu kuota.
 
Gabonetako loteria eskuratzeko aukera ere izango da, urtero bezala, 10 euroko prezioa izango dutelarik partizipazioek. Bazkide Kuotek ez dute inongo aldaketarik jasan iazkoei dagokienean. Gogorarazi ikasleek (0-17) 20 euroko kuota ordaindu beharko dutela, 50 euro nagusiek (25-64), 35 euro erretiratuek eta betikoek ezer ere ez.
 
Aurtengoan, ahalegin berezia egin nahi dugu bazkide guztien datuak eguneratzearekin, batez ere kontu korronte eta posta elektronikoei dagokienean. Zuen posta elektronikoak elkarteari helaraztea garrantzitsua dela pentsatzen dugu, komunikazio azkarrago eta zuzenago bat bermatzeko. Hementxe bertan topatuko duzue esandako datuak betetzeko imprimaki bat, bete ostean Email helbide hau \”Spam Bots\”-etatik babestua izaten ari da, ikusteko Javascript gaituta izan behar duzu helbidera bidaltzeko.
 
Auzotar eta laguntzaile guztiak animatzen ditugu, urtero bezala, bazkide txartela egiten auzoko elkarte honi laguntza txiki bat emateko.

 

 
< Aurrekoa   Hurrengoa >