| AÑORGA KKE LIDERTZAN |
|
2010-02-06. Añorga K.K.E. xake taldeak Gipuzkoako Ligako hirugarren itzuliko lidertza eskuratu du 7,5 puntu erdietsita. Emaitza hau Astigarragako Mundarro taldeari 3 eta 1 garaitu ostean iritsi da. Mikel Zubiak, Felix Aguadok eta Juan Mari Zurutuzak beraien norgehiagokak irabazi zituzten. Bien bitartean, Iñaki Arzelusek ezin izan zuen bere partida irabazi, gutxigatik izan bazen ere.Lehen itzulian, Añorgako xakelariek bina berdindu zuten Fortuna talde donostiarraren aurka, bigarrenean berria zorte hobeagoa izan zuten, Gros C-ri 2 eta 1 irabazita. |